Donostialdeko ESIan protestan segiko dute, proposamena onartu arte
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek asanblada egin zuten atzo goizean, Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin duten gatazkaren harira joan den abendutik hona egiten ari diren protestekin jarraituko duten ala ez erabakitzeko.
Osasun alorreko 150 profesional elkartu ziren batzarrean, inoiz baino gehiago, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak adierazi zuenez, eta protestekin aurrera egitea erabaki zuten, harik eta Osakidetzak eta Lakuako Gobernuko Osasun Sailak idatziz helarazi zieten azken zirriborroa «idatzita dagoen bezala» onartu arte.
Zubiak esan zuenez, hainbat zirriborro «joan-etorrian» ibili dira bi aldeen artean eta Osasun Sailak «ñabardurak» egin dizkie. Elkarrizketak izan dituzte Osakidetza eta Osasun Sailarekin, eta aurrez aurre izan direnean «hitz onak» jaso dituzte, baina gero «hori idazteko garaian eta konpromisoak zehazteko garaian ez gara ados jartzen». Bileretatik irtetean «borondatea» atzeman dute, baina hori idatziz jartzeko orduan ez dute lortu beren proposamena «hitzez hitz» islatzea.
«Aktaren lau bertsio izan dira eta bosgarrenean gaude. Guk ez dugu etsiko; garbi dago zein diren puntuak, dena idatzita dago, eta garbi dugu zer nahi dugun», nabarmendu zuen.
Horregatik, atzoko batzarrean Donostia Ospitalearen aurrean egiten dituzten kontzentrazioekin jarraitzea erabaki zuten, beren proposamena «dagoen bezala» onartzen duten arte. Gainera, Zubiak aipatu zuen aztertzen ari direla hilaren 25erako Osakidetzan deitu den grebarekin «kolektibo moduan» bat egingo duten ala ez.
Protesten hasiera, abenduan
Zerbitzuburuek abenduan hasi zituzten protestak, lan gabe gelditu diren kide guztiak berriro kontratatzeko eskatuz, baita euren iritzia kontuan izan dezaten ere. Azken finean, ESIko langileak dira pazienteekin harreman zuzena dutenak, eta zer behar duten ondo dakitenak.
Lana galdu zutenen artean da Itziar Perez, ESIaren kudeatzailea, «Osakidetzako Zuzendaritza Orokorrarekin eta Osasun Sailarekin lerrokatuta ez dagoelako», azaldu zuen lankideei igorritako mezu batean. ESIko langileek diotenez, Perez kudeatzailea zenean langileen iritziak kontuan hartzen zituen eta esan behar zutena entzuteko prest izaten zen.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
