Osakidetzaren «inposizioak eta kaosa» salatu dituzte sindikatuek
Osakidetzak «fronte asko irekita» dituela salatu zuten atzo Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egindako mobilizazioan.

Satse, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek txistualdia egin zuten atzo Osakidetzako Zerbitzu Zentralen egoitza aurrean, Gasteizen, lan eskaintza publikoko (LEP) prozesuen kudeaketa «oso txarra» salatzeko, aurrekoa ebatzi gabe beste azterketa bat deitu baitu Lakuak.
Beste azterketa bat prestatzeko ahalegina egin behar dutela kritikatu eta 2018-2019ko lan eskaintza publikoaren gaineko ebazpena bizkortzeko «beharrezkoak diren baliabideak» jartzeko eskatu zuten.
Sindikatu guztiek salatu zuten, gainera, Osakidetzak «leku guztietan» dituela gatazkak baina ez duela negoziatzeko asmorik erakusten. Amaya Mayor Satseko bozeramaileak azpimarratu zuenez, «sindikatuok negoziazio kolektiboaren alde egiten dugu, baina honen aurkako jarrera dauka Osasun Sailak, ez du haserrearazten gaituena konpondu nahi».
Datorren asteartean ospitaleetan eta osasun zentroetan elkarretaratzera eta 25eko manifestazioarekin bat egitera deitu zuten.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
