Langileen egoera salatzeko grebara deitu dute ostiralean Kutxabanken
Kutxabanken ordezkaritza duten sindikatuek grebara deitu dute ostiralean, otsailaren 24an, langileek pairatzen duten «egoera larria» dela eta. Gero eta langile gutxiago daude (1.448 hain zuzen ere), eta presio komertziala nabarmen handitu dela salatu dute.

ELA, CCOO, Pixkanaka, ALE, LAB eta Asprobank Kutxabankeko sindikatuek atzoko prentsaurrekoan salatu zutenez, gero eta langile gutxiago daude, «presio komertziala nabarmen handitu da eta talentu handiko langile askok alde egiten dute baldintza ekonomikoak okertu direlako».
Langileen «muturreko egoera» horren haurrean grebara deitu zuten ostiral honetarako. Zehazki, sindikatuek salatu zuten Kutxabankeko langileek «presio komertzial handia» pairatzen dutela, «bulegoak itxi dituztelako eta plantillari gero eta helburu komertzial potoloagoak inposatzen dizkietelako».
Sindikatuek emandako datuen arabera, 2014 eta 2022 artean 293 bulego itxi dira eta 1.448 pertsona gutxiago daude lanean. «Langileak itota daude kontrataziorako presioa handitu delako eta, urtez urte, helburu komertzialak esponentzialki handitu direlako. Ondorioz, asko dira antsietateak jota daudenak, arazo fisiko eta mentalak medio».
Halaber, sindikatuak kexu dira Kutxabank talentu handiko langileak galtzen ari delako. «Lan baldintzak gero eta kaskarragoak direnez, gazteek Kutxabanketik alde egiten dute. Horri beste batzuen talentua erakartzeko arazoa gehitu behar zaio. Baldintza ekonomikoak okertu direnez eta sustapen profesionalerako zailtasunak daudenez, gero eta jende gutxiagok lan egin nahi du Kutxabanken», azaldu zuten.
Gainera, bulego askotan «segurtasun arazoak» dituztela salatu zuten.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
