Subijana ere espetxera itzularazi dute hirugarren gradua kenduta
Etxeratek atzo jakinarazi zuenez, Juan Karlos Subijana Izquierdo “Txanpi” preso gasteiztarrak Basauriko kartzelara bueltatu behar izan du, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua indargabetu eta bigarrenera itzuli baitu.
Etxeratek bere «ezinegona» adierazi zuen, «Subijanaren eskubideak urratuak izan direlako». Ia 19 urte daramatza preso arabarrak.
Manifestazioa
«Bada garaia, behingoz, euskal preso politikoei legedi arrunta aplikatzeko eta etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen joateko», erantsi zuen. Bihar, 19.00etan, manifestazioa izango da Gasteizko Bilbo plazatik abiatuta Sarek deituta.
Hamahirugarrena
Juan Karlos Subijanarekin hamahiru dira dagoeneko Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren ekimenez hirugarren gradua baliogabetuta kartzelara bueltatu behar izan duten presoak, Sarek esan duenez.
Joan den ostiralean bertan Ainhoa Barbarin urretxuarrak Martuteneko espetxera itzuli behar izan zuen, eta otsailaren 10ean Asier Karrera etxarriarrak. Duela hilabete, berriz, Asier Rodriguez santurtziarrak Basaurira itzuli behar izan zuen arrazoi berberagatik.
Horien aurretik, 2021ean Unai Fanori kendu zioten hirugarren gradua, eta 2022an, berriz, Jon Crespo, Iñigo Gutierrez, Gorka Martinez, Iñaki Bilbao, Xabier Atristain, Mikel San Argimiro, Aitor Esnaola eta Joseba Arregiri.
Guztira, Lakuako Gobernuak eman dituen 32 hirugarren graduetatik 24ren aurka errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
