KLIK

Chillidaren piezarik bilbotarrena, Hernanira

Lehen begi-kolpean, zintzilikatuta ikusita, arina eta liraina dirudi. Baina “Topagunea IV” eskulturak 13,5 tonatik gora pisatzen du eta 215x475x408 cm neurtzen du. Eduardo Chillidak 1982an Arte Ederren Museoari dohaintzan eman zion eskultura monumentalak Hernanirako bidea hartu zuen atzo; Chillida Lekun egongo da ikusgai Bilboko museoko obrak amaitzen diren arte. Eskulturatzarra mugitzeko laguntzaileak behar izan dituzte; esaterako, Tecnalia eta Loire Gestamp enpresak aritu dira horretan. Oskar MATXIN | FOKU