KLIK

Euskal snowboard rider-ak, «on fire»

Hitz joko bat erabiliz, esan dezakegu egungo euskal snowboard rider-ak elurra desegiten ari direla euren taulekin gainetik pasatzen direnean. Asteburu honetan sekulako saria jaso dute Lucas Eguibarrek eta Irati Idiakezek. Donostiarra Munduko Kopako lider ipini da Sierra Nevadan, larunbatean urrea kolkoratuz eta atzo zilarra eskuratuz. Getariako kirolariak, bestalde, snowboard egokituan beste bi domina irabazi ditu La Molinan: zilarrezkoa banakakoan eta urrezkoa taldekakoan, Raquel Martinezekin batera. Bulegotaldearen kantak dioen bezala, sua pizten jarrai dezatela! FEDDF