Maizterrak etxegabetzeko auziak etengabe gora Ipar Euskal Herrian
2019an 300 bat maizterrek bizitokia utzi behar izan zuten, etxebizitzak saltzeko prozedura bat zela-eta. Arazo horren ondorioak plazaratzeko, ekintza egin zuen atzo Alda elkarteak, duela bi urte arte Karine L. haurtzainaren etxebizitza eta lantokia zen bizitokiaren aurrean.

Alda elkarteko kideek ekintza berri bat burutu zuten atzo goizean Baiona iparraldeko Santizpiriti auzoan: bertako maizterrek bizi duten egoera zaurgarriaz ohartarazi nahi zuten, haien bizitokia salmentara atera baita. Elkarteak Karine L. haurtzainak 2021ean «etxea eta lantokia zuen» bizitoki inguruan antolatu zuen ekimena.
Elkarteak jakitera eman zuzenez, Baionako Auzitegiko datuak aintzat hartuta, 2019. urtean alokaturik ziren 300 bat etxebizitza salmenta-prozedura batean ezarri zituzten horien jabeek.
Batzuetan etxejabeak etxea baliatu behar duela argudiatzen du, baina hainbat kasutan bizitoki hori bigarren egoitza gisa saltzen dutela nabarmendu zuen Xebas Christyk Alda-ko ordezkariak agerraldian. Hain zuzen, bigarren egoera hori pairatu zuen emaztearena izandako apartamentuaren aurrean eman zuen hitzordua elkarteak, neurrigabeko etxegabetze prozesua salatzeko.
Lehenik eta behin, salmenta-prozeduren baitan gauzatzen diren kanporatze horiek «kasu askotan, ondorio psikologiko, ekonomiko, profesional, sozial eta familiar biziki kaltegarriak dituztela» azaldu zuten Alda-ko kideek.
Bilakaera kezkagarria
Abbe Pierre fundazioaren sostenguarekin, neurriz kanpoko etxegabetzeen «neurgailu biziki adierazgarria» eskuratzea lortu du Aldak. Horren arabera, 2012az geroztik Baionako Auzitegiak balioztatu dituen alokairuen desagertzea etengabe emendatu da. 228 kasu izan ziren 2016an eta 2019an 302 auzi izan ziren. Azkeneko datua eskuan, Aldak ondorioztatu du «Marseilla, Lyon, Okzitaniako Tolosa, Niza eta Nanteseko auzitegietako salmenta prozedura guztiak bilduta baino prozedura kopuru handiagoa» izan dela Baionan. Horrez gain, etxebizitzak saltzeko burutzen diren maizterren kanporatze prozesuak ez direla soilik kostako herrietan gertatzen ari aditzera eman zuen ZUPen eginiko agerraldian.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
