Okindegi eta gozotegi tradizionalen salmenta %27 jaitsi da
EAEko okindegi eta gozotegi tradizionalen elkarteek atzo azaldu zuten sektorea bizitzen ari den egoera, azken urteetan egiturazko arazoak jasaten ari baita salmenta eta fakturazio murrizketagatik. Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Lakuako sailburuordeak elikaduraren euskal balio kate osoarekiko konpromisoa agertu zuen.
Sektoreak produkzio kostu altuak ditu. Gainera, enpresa askok itxi egin behar izan dute, belaunaldi txandaketa faltagatik. Era berean, gizartearen kontsumo ohiturak aldatu egin dira azken urteetan. «Ogiaren %54 banaketa handian erosten da, eta %30, aldiz, okindegietan», aipatu zuten.
Joerari aurre egiteko, ‘‘Okintza eta gozogintza artisaua, bihotzez egina’’ kanpaina abiatu dute, okintza eta gozogintzaren «tradizioa, maisutasuna eta profesionaltasuna» nabarmentzeko.

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

EH Bildu y Contigo Navarra crecen, los bloques se mantienen y Vox entra

«Poz olatu bat sentitu nuen.Hori da gehien baloratzen dudana»

«Ernairen 10. urteurrenean maitasun berezia eskaini nahi genion abestiari»
