25 urteko kartzelaldia amaitu da Iñaki Armendariz Iruñeko presoarentzat
Iñaki Armendariz Izagirreri ezarritako kartzelaldiaren azken eguna izan zen atzokoa. Hirugarren graduan sailkatuta zegoen Iruñeko presoa eta, atzo zigorra guztiz amaituta, ez du kartzelara itzuli beharko.
1998ko martxoaren 27an atxilotu eta kartzelatu zuten; 25 urteko espetxealdia betetzear zen. Txetxu Gomez Ezkerro eta Juan Mari Etxebarrirekin batera eraman zuen Guardia Zibilak, Iruñeko Arrotxapea auzoan, ETAko komando bat osatzea leporatuta.
Baldintza oso gogorretan bete du ia zigor osoa: isolamendu egoeran gehiena eta etxetik urrun (Herrera de la Manchan bereziki). Urruntzearen ondorioz, bere aitak hil aurreko azken hamaika urteak Iñaki Armendariz ikusi gabe eman zituen.

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Temas del día
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Temas del día
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Temas del día
Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Temas del día