EAEn astean bost abeltzaintza edo nekazaritza ustiategi desagertzen dira
Lehen sektorea «gainbehera» dagoela ohartarazi zuen atzo SOS Baserriak taldeak ohar baten bidez, eta datuak eman zituen egoeraren larritasuna erakusteko: Eustaten arabera, astean 5-6 nekazaritza-abeltzaintza ustiategi desagertzen dira EAEn.
Gainera, Biolurrek egindako Duina ikerketaren arabera, eredu agroekologikoko ustiategietako soldatak ez dira Gizarte Eskubideen Gutunak zehazten dituen gutxieneko baldintzetara iristen.
Era berean, elikagaien KPIak gora egiten duen bitartean, jatorrizko eta helmugako prezioen arteko aldea %65 igo dela ziurtatu zuen taldeak. «Kontsumitzaileak gehiago ordaintzen du, baina ekoizleok gutxiago kobratzen dugu», zehaztu zuen.
Hala, Lakuari eskatu zion «egiturazko erabakiak» har ditzala nekazaritza eta abeltzaintzaren «iraupena bermatzeko».

Militancia, fidelidad y proyecto catapultan a EH Bildu en todo el país

«Alguien del entorno de Juan Carlos I nos ofreció 100 veces más dinero para no publicar»
Ertzainas que se saltan la ley y chantajean

«Hertzainak-en itzulerari buelta emateko ‘desintoxikazioa’ egin dut»
