Aberria gure esku
Abertzaleok euskal nazio bat dagoela gogoraraziko diogu munduari igandean. Gainerako nazioen parean bizi nahi dugu eta horretarako ez dugu inolako frogarik aurkeztu behar inoren aurrean: nazioa gara halaxe sentitzen garelako, identitate bereziaren jabe.
Aberri Egun guztiek dute testuinguru politiko jakin bat. Hego Euskal Herriari dagokionez, aurten batuko gaituena berariazko abagune batean garatuko da. Pasatu den astean Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarkideen %77 akordio garrantzitsu batera heldu zen: Konstituzioaren aldaketa eskatzea, bertan Espainia Estatu plurinazionala dela onartu dadin, eta ondorioz nazioen erabakitzeko eskubidea jaso dezala. Eta ez dute alderdi abertzaleek bakarrik bozkatu horren alde; funtsean, Estatuaren izaera plurinazionala aitortzea kontu demokratikoa delako, nahiz eta demokrazian ustez sinesten duten batzuek ez duten onartzen. Baina oraingo testuinguruan nekez egingo dute aurrera euskal nazioaren helburu politikoek Estatu espainiarra bera ez bada demokratizatzen, Kataluniako prozesuak erakutsi digun moduan. Irakaspen demokratiko hori barneratzen hasi gara.
Beste irakaspen demokratiko bat ere ikasi dugu, alegia, Euskal Herrian bizi garen guztiok ez garela abertzaleak. Hortaz, Gure Eskuk adierazi duen moduan, Legebiltzarrean lortutako adostasuna norabide onean doan urratsa da, herritar guztiok parte hartuko genukeen eztabaida gauzatzeko eta erreferendum baten bidez ebazteko nolako estatus politikoz hornitu nahi dugun geure burua. Ez da erronka makala euskal herritar gehienak konbentzitzea. Eta jabeturik gaude, gure proposamenak irabazi arren, bizikidetza demokratikoaren izenean, denok izango garela euskal herritarrak, eskubide eta betebehar bertsuekin, baina nazio identitate aniztasuna onartu beharko dugula Euskal Herrian luzaro.
Heldutasun politiko ukaezina lortu du abertzaletasunak, Euskal Herria Batera ekimenak, berriro ere, erakutsi duen bezala. Abertzaleok indartsu eta ilusioz beteta gaudela adieraziko dugu igandean.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
