Osakidetzako gehiengo sindikalak elkarretaratzeak egin ditu
ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGTk deituta, Olagibeleko (Gasteiz), Eibarko eta Kabiezesko (Santurtzi) osasun zentroetan elkarretaratzeak egin zituzten atzo Osakidetzako langileek, Lehen Arretaren desegitea salatzeko.
Sindikatuek sarri salatu dute Osasuneko Mahai Sektorialaren blokeoa. «Sagardui sailburuaren taldeak alde bakarrez hartutako erabakiak aurrera eraman nahi ditu, sindikatuen iritzia jakin gabe», azaldu zuen ELAk. Hori dela eta, Osakidetzan greba egingo dute maiatzaren 18 eta 19an.
18-19 LEParen gaineko ebazpena 2020-21-22 LEPeko azterketak egin aurretik eman dadila eskatuko dute, baita bigarren LEP horren lehiaketa-fasearen ebazpena oposizio-lehiaketaren aurretik eman dadila ere. Hautaketa- eta hornidura-prozesuak arintzeko, giza baliabide eta baliabide material gehiago behar direla ere aldarrikatuko dute lanuztearekin.
Greba landa eremuan
Arabako landa eremuko Osakidetzako langileek ere greba eguna izan zuten atzo, arretaren kalitatea bermatu ahal izateko baliabideak eskatzeko. %85ek egin zuten bat lanuztearekin.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
