Uraren erabilpen kaskarraz
Azken artikuluan euri faltaz eta ur eskasiaz aipu bat egin nuen eta oraingo honetan ere gai bera jorratu nahiko nuke, beste problematika batetik: uraren erabilpen kaskarrarenetik, hain zuzen ere.
Kantauri isurialdeko urtegiak nahiko maila onean daude, nahiz eta aurreko urtearekin alderatuz zertxobait behera egin duen ur kopuruak. Hego-isurialdean egoera larriagoa da. Bertan iaz garai honetan baino %20-30 ur gutxiago dute eta horrek alarmak piztu ditu.
Araban eta, batez ere, Nafarro erdialde eta hegoaldean barazki eta fruitu landaketatik bizi dira asko eta asko, eta jakina da horietako gehienek ur kantitate handiak behar dituztela beraien produktuak ekoitzi ahal izateko. Baina ur eskasiari erantzuna emateko beharrezkoa al da nekazariak kaltetzea? Ni ezekoan nago.
Urarekin egiten dugun erabileran dago gakoa. Oso erabilpen txarra egiten dugu. Norbanakook etxean litro mordoa alferrik gastatzen dugu egunero, gu garelarik kontzientziatu behar dugun lehendabizikoak. Baina herri eta hirietan alferrik gastatzen dena? Igerilekuetan, urik edan ez daitekeen iturrietan, golf zelaietan, etab.
Akaso gobernuek eredua eman eta beraiek hasi beharko lukete arazoari konponbidea ematen, herritarrak ikaraz bizitzeaz nekatzen hasiak daude eta.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
