Gorka RUBIO FOKU
BEGIRADA

Garraio publikoa indartzeak herritarrei mesede

Iruñea eta Gasteiz arteko autobus kontzesio berria abian jarri da. Gaurdanik, bost linea ditu zerbitzuak, hiru Iruñea-Gasteiz ardatzaren inguruan eta beste bi, eskariaren araberakoak, Arakil-Irurtzun eta Ergoiena-Altsasu ardatzen inguruan, orain arte zerbitzurik ez zuten hamabi herri barne hartuz. Osasunarekin edo ikasketekin loturiko joan-etorriak erraztearren, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta ospitaleetan geralekuak izango dituzte. Hitz gutxitan, zerbitzu hobea herritarren mesedetan.