Black metala, liburutegi nazionalean
Hilabete pasatxo darama irekita “Bad vibes: Sonic emotions in Norwegian black metal” erakusketak Oslon. Musika estilo madarikatuaren ikuspegi zabala eskaintzen du. Eta harribitxiak ditu ikusgai.

90eko hamarkadan Eskandinavia aldetik, eta bereziki Norvegiatik, zetozen doinu hotz eta suminduek lurrikara ekarri zuten muturreko musikaren mundura. Baina ez zituzten metalzaleak soilik kolpatu; izan ere, gitarra zorrotz, ahots urratu, bateria azkar eta atmosfera ilunetik haratago, musikatik eta estetikatik haratago, mugimendu hura (“Inner Circle”) sortu zutenen inguruan izandako gertaerek -hilketak, suizidioak, elizak erretzea...- gizarte osoa astindu eta black metala estilo madarikatu bilakatu zuten. Eta hala ere, Eskandinaviako kulturan leku berezia du. Oso. Horren adibide da Osloko Liburutegi Nazionaleko “Bad vibes: Sonic emotions in Norwegian black metal” erakusketa. Irailaren 15era arte dago zabalik eta Mayhem, Darkthrone, Emperor, Burzum eta enparauen munduari begiratu zabala ematen dio. Azken horiek “Aske” diskoarekin -azalean Stave Church eliza kiskalita ageri zuena- banatu zituzten metxeroetako bat ere bertan dago.

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
