Charly TRIBALLEAU AFP
KLIK

Windsurfaren munduko topaketarik handiena

Defi Wind du izena, Okzitaniako Gruissan herrian (Languedoc-Rosellon eskualdean, Estatu frantseseko hegoaldean) egiten da eta munduko windsurf ekitaldi nagusia da. Ostegunean hasi zen eta gaur amaituko den 21. edizio honek 1.200 windsurflari elkartu ditu. Baina Defi Wind-ek beste ezaugarri bat ere badu: ez da lasterketa soila, ez da lehia bakarrik. Izan ere, batetik, windsurflari profesionalak eta afizionatuak aritzen dira inolako bereizketarik gabe eta, bestetik, kirol horren zaleen topaketa da beste ezeren gainetik, musikak, kulturak eta beste hainbat ekimen sozialek aberastutakoa.