Ekainean argituko da Hazparneko gaztetxeari buruzko auzia
Ttattola itxi eta urte eta erdi batera, Hazparnek gaztetxe bat behar zuela aldarrikatzeko, aspalditik hutsik zen Davidenia etxea okupatu zuen gazte talde batek. Ekintza hori defendatu zuten atzo arratsaldean, gazte bati egin zioten auziaren harira Baionako epaitegiaren aitzinean.
Ehun bat lagun bildu ziren auzia salatzeko eta heldu den ekainaren 22an epaileak hartuko duen erabakiaren berri izanen duen gazteari elkartasuna adierazteko.
Kazeta.eus atariak emandako informazioaren arabera, gaztearen defentsak hura errugabetzea galdetu zuen auzian. Prokuradoreak, berriz, 600 euroko isuna eskatu zuen, diru horren erdia ordaintzeko beharrik gabe.
Finean, etxe jabearen abokatuak sarrailaren hausteagatik eta prozedura gastuengatik kalte ordainak eskatu zituen.
2021eko agorrilean hiru astez luzatu zen Davideniaren okupazio sinbolikoaren ostean, Herriko Etxeak irtenbidea eskaini zien aurten gaztetxe berria estreinatu behar luketen gazteei.

EH Bildu es ya la segunda fuerza en el área metropolitana de Bilbo

Erkoreka no desmiente que analizan usar a las FSE en la seguridad del Tour

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

Un donostiarra de 44 años está en coma tras ser atacado por un grupo de ultras en Soria
