Euskal Herriko Historiaren Memoriala zabaldu dute Senperen
Eguraldia lagun, Anai Arteak sustatutako egitasmoaren inaugurazio ekitaldia egin zuten atzo: Euskal Herriko Historiaren Memoriala, alegia; tokia, berriz, Ipar Euskal Herriaren bihotza, eta edukia, memorian iltzatuta gelditzen den horietakoa.
Senpere eta Azkaineren artean, Donibane Lohizuneko bide zaharraren eta D918 bidearen (Zubiondoa pasabidea) artean, kokatu dute Euskal Herriaren historiaren inguruko memoriala; Ibarrun auzoan, zehazki.
Ekitaldia txalapartariekin abiatu zuten eta Iñaki Iriarte artista saratarraren eskultura ezarri zuten. Anai Arteak, hainbat historialarirekin hitz egin ondoren, 22 mugarri historiko bildu ditu lan horretan: historiaurrean hasita eta Lizarra-Garaziko akordioraino, tartean XI. mendeko Antso Handia erregea eta euskarazko lehen liburu idatzia (1545), baita XIX. mendeko karlistaldiak ere.
Data bakoitzari buruzko informazioa emateko Euskal Herriko Unibertsitateak sei minutu inguruko film bat egin du eta QR kode bitartez eskainia izanen da memorialean, haurrekin eginiko Euskal Herriko historiari buruzko hogei bat minutuko film batekin batera.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
