Michele SPATARI AFP
BEGIRADA

Lege beldurgarria LGTBI komunitatearen kontra

Ugandak LGTBI komunitatearen kontra onartu duen legea munduko gogorrenetarikoa da. Parlamentuak herenegun lege proiektua onartu ostean, Yoweri Museveni presidenteak beto eskubidea balia zezakeen, baina proiektua lege bihurtzea erabaki zuen. Giza eskubideen aldeko taldeek egindako presioek ez dute emaitzarik izan. Orain, «praktika homosexualek» bizi osorako zigorra ekar dezakete, eta legeak «kasu larritzat» dituenek, heriotza zigorra. Irudian, DeLovie Kwagala, “Papa De”, LGTBI komunitatearen eskubideen aldeko aktibista ugandarra.