baso suteak, hiriaren magalera
Basoen zaintza eta kudeaketa jasangarriari gorazarre egingo dio urrian Donostian ezarriko den ‘‘Lost Forest’’ pabilioiak.

‘‘Lost Forest’’ proiektuak irabazi du TAC! Hiri Arkitekturaren Festibalaren lehiaketa eta, beraz, honen sortzaileak diren Julia Ruiz-Cabello Subiela eta Santiago del Aguila arkitektoek diseinatuko dute Donostian larrialdi klimatikoaren erronkei helduko dien aldi baterako pabiloia. Instalazioa Saguesko zabalgunean egongo da urriaren 10etik azaroaren 16ra bitartean, Mugak Nazioarteko Arkitektura Bienalaren programazioaren barruan. Arkitektoek azaldu dutenez, helburu bikoitza izango du: batetik, baso suteen errealitatea hiri ingurunera ekartzeko baliagarria izango da eta, bestetik, gizarteak arazo honen inguruan gogoeta egitea sustatzeko gune ere bilakatuko da. Hiritarren eta bisitarien arreta bereganatuko duela uste izatekoa da, egitura erretako zuhaitz enborrez osatuta egongo baita. Arkitektoen hitzetan, «gure pabiloia igarobide eta kontenplazio lekutzat hartzen dugu, naturaren handikeriatik egindako zentzumen ibilbidetzat. Honek, kiskalita egon arren, hausnarketarako guneak sortzen jarraitzen du». Eraikinaren bidez basoen zaintza, mantentze eta kudeaketa jasangarriari buruzko kontzientzia ekologikoa sustatu nahi da.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
