Aita Mari gaur itsasoratuko da bere hamargarren misioan
Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEaren Aita Mari erreskate ontzia gaur itsasoratuko da Borrianako portutik (Castello). Azken 3 hilabeteak Vinaros eta Borriana portuen artean mantentze eta prestaketa lanak egiten igaro ditu.
Ibilbide honekin, Aita Marik bere hamargarren misioa hasiko du, aurtengo bigarrena. Aurreko misioan, 2023ko urtarrilean, 111 pertsonari laguntzea lortu zuen. Grezian aste honetan bertan gertatutako hondoratze izugarriak «bide legal eta segururik ez egoteak dakartzan ondorio latzak» gogorarazten dituela nabarmendu zuen atzo erakundeak. «Horrelako tamainako hondoratzeek, joan den otsailean Crotonen izandakoak bezalakoak, eragin handia dute komunikabideetan, baina ezin dugu alde batera utzi giza biziak galtzeak dakarren kalte konponezin eta etengabea».
Ildo horretan, «baliabideen espoliazioa, giza eskubideen urraketa, migrazioaren aurkako politikak (Europaren eta jatorrizko herrialdeen arteko akordioen bidez) eta politika eskasa konbinazio ezin hobea dira horrelako gertaera izugarriak gertatzen jarraitzeko», ohartarazi zuen. Erreskate taldeek duten garrantzia jarri zuen mahai gainean.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
