20 urteko kartzela zigorra bukatu da Joseba Segurola urretxuarrarentzat

Bi hamarkada luzez espetxealdia jasan ostean, Auzitegi Nazionalak ezarritako kondenaren azken eguna bete zuen atzo Joseba Segurola Beobide urretxuarrak, Etxeratek NAIZi baieztatu zionez, eta ondorioz ez du espetxera itzuli beharko. Zigorraren azken zatia hirugarren graduan eman du Segurolak, Lakuako Justizia Sailak onartuta, Martuteneko espetxeko Tratamendu Batzordeak hala proposatu ondoren.
MURTZIA, BURGOS, DONOSTIA
Aurretik lehen gradutik bigarrenera pasatu zuen Gobernu espainolaren menpe den Espetxe Zuzendaritzak, 2021. urtean, eta une berean Euskal Herriratzeko erabakia iragarri zuen, Burgosetik Donostiara.
Kartzelaldian, Murtziako espetxean ere gatibu izan dute Joseba Segurola, etxetik ia mila kilometrora.
Berriozarren atxilotu zuten Urretxuko bizilaguna, 2003. urteko uztailean, ETA erakundeko kide izatearen akusaziopean, eta geroztik egon da espetxe zigorra betetzen. 24 urte zituela eraman zuten; 44 ditu orain.
Nafarroako atxiloketa ez zen berarentzat lehena izan, aurretik Ertzaintzak eraman egin zuelako kale borrokako akusazioak zirela medio. 2001. urtean izan zen eta bi urteko zigorra ezarri zion orduan auzitegi bereziak.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
