Hainbat arropa dendatan greba egin dute, estatalizazioaren aurka
Ehungintza enpresa handiek kudeatzen dituzten hainbat denda itxita egon ziren atzo. Galiziako CIG eta Aragoiko Osta sindikatuekin batera grebara deitu zuen ELAk, ARTE patronalak sustatu nahi duen estatalizazioa geldiarazteko helburuarekin.

EAEko hainbat arropa dendatako langileek greba egin zuten atzo, batez ere Araban, ELAk zehaztu zuenez. Sindikatu honek deitu zuen lanuztea, Galiziako CIG eta Aragoiko Osta zentralekin batera. Helburua: arropa merkaturatzaile handiak ordezkatzen dituen Arte patronalak sustatu nahi duen lan baldintzen estatalizazioa gelditzea.
Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin zuten Madrilen. Estatu espainoleko sektoreko hitzarmena negoziatzeko mahaia bildu zen atzo, eta bertara Estatu osoko beharginen lan-baldintzen berdintzea eraman nahi zuen Arte patronalak, ELAren arabera. Patronal honek, besteak beste, Inditex, H&M, Primark eta Mango arropa-kate handiak biltzen ditu.
Sindikatu honek ohar batean azaldu zuenez, patronalaren asmoa da «negoziazio kolektiboa Estatu mailako hitzarmen bakar baten bidez zentralizatzea», kate handi horietan lan egiten duten pertsonak tokiko hitzarmenetatik kanpo utziz. Horren ondorioz, Hego Euskal Herriko beharginek «lan eskubideak galduko» lituzketela esan du ELAk.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako dendetan deitutako grebak batez ere Araban izan zuen eragina, ELAren esanetan. Oysho, Bershka, Zara Home, Intimissimi, Woman Secret, Mayoral, Tezenis eta Pepe Jeans itxi ziren lurralde honetan, besteak beste. Gipuzkoan, esaterako, Pepe Jeans, Parfois, Tramas, Mayoral, H&M Txingudi, H&M Garbera, Masimo Dutti eta Woman Secret itxi ziren, eta Bizkaian Decimas, Ikks, Alvaro Moreno eta Oysho, beste batzuen artean.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
