Musikaren naretasunak
Nare eta bare doaz baladak. Berdin dio zein estilo jorratzen duen musika taldeak. Baladak beti edukiko du naretasunerako uneren bat, edo bi. Balada, jatorriz, XIV. mendekoa da. Dena den, heavy eta metal taldeek sartu zituzten abesti motelak 1970 eta 80ko hamarkadetan; Led Zeppellinek edo Guns N’Rosesek, adibidez. Baladetako testuek ukitu erromantiko, sentibera, triste edo nostalgikoak dituzte. Malkoa bilatzen dute.
Donostiako Aste Nagusiko suak ikusi eta ETS taldearen kontzertua entzun ondoren, hona hemen bi ekintzak lotuko dituen hausnarketa: Suetan eta zuzenekoetan une azkarrak eta motelak tartekatu ohi dira. Jendea erakarri eta senetik atera ondoren, memento lasaiagoen garaia dator. Eta bukaerako azken txanpak estasira bidean jarri ohi du ikuslea. Suek badute arazo larri bat, aurretik eztanda egindako etxafuegoek utzitako ke trinkoek ez dute ikusten uzten gardentasunarekin azken txanparen motroilo kitzikagarria, zaratak eramango gaitu imajinatzera zer dagoen ikusteko kez beteriko zeruan. Haizea da ke trinko hori urrundu dezakeena suen esparrutik, baina haizea ez da beti lagungarri. Beraz, bi txanpak elkartu eta konponduta. Sarean ikusiko dugu zein abestik duen bisitaldi gehien. Baladek hartu ohi dituzte zerrendaburuak. Baladek jendea motibatu egiten dute, berotu. Azken txanpak, aldiz, erotu egiten du entzulea. Naretasunik gabeko uneak dira azken txanpakoak.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
