«Bere sokako jendea sartzeko» arauak ez betetzea egotzi dio LABek Goiari
Eneko Goia Donostiako alkatearen «ostiko berritzat» jo du LABek euskaldunak eta funtzionarioak izan gabe bi zuzendari izendatu nahi izatea. Hautaketa horiek «hatzez» egitea leporatu dio.
Uztailaren 26ko data daraman eta Udalbatzari zuzendutako eskari batean, azaldu du sindikatu abertzaleak, «zenbait lege aipamenetan oinarrituz, zera esaten da: ‘Salbuespen gisa, Udaleko osoko bilkurak, alkatetzak proposatuta, erabaki arrazoitu baten bidez eta garatu behar diren funtzioak kontuan hartuta, zehaztu ahal izango du zein jardun-arlo edo eremutan izenda daitezkeen enplegatu publikoak ez diren pertsonak». Osasun eta Ingurumen zuzendariaren eta Pertsonak Kudeatzeko zuzendariaren lanpostuei aipamena egiten die LABek.
Hori nahikoa ez balitz, «Udal Gobernuak ez du bermatzen zuzendari ez funtzionario hauen euskararen ezagutza ere», salatu du oharrean. «Eta hori guztia, bere sokako jendea ardura postuetan sartzeko».

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
