«Errioxa ereduak» upategietan istripuak areagotzea dakar, sindikatuen ustez

LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten atzo Gasteizen, “Errioxa eredua” Jatorri Deitura Kontrolatuak Arabako Errioxako upategi txiki eta ertainak «itotzen» dituela salatzeko, batez ere mahats-bilketa garaian, eta joan den igandean Lantziegon bi pertsona hil ziren istripuaren gisakoen atzean dagoela.
Arabako Foru Aldundiaren aurrean egin zuten elkarretaratzea, “Upategietan ere lan istripurik ez. Segurtasun protokoloa orain!” lelopean. Ibai Intxaurrondo LABeko ordezkariak salatu zuenez, mahats-bilketan Arabako Errioxako upategi txiki eta ertainetako langile eta arduradunei «lan eta neke handia» pilatzen zaie, “Errioxa eredua” sor-markak dakartzan eskakizunek bultzatuta, «Arabako Errioxako ereduarekin aurrez aurre talka egiten baitu».
Haren ustez, egoera horrek istripuak areagotzea eragin du, joan den igandean Lantziegon gertatu zena bezalakoak; izan ere, bi pertsona hil ziren Crespo Zabala familiaren upategian, hartziduran askatzen den «ardoaren tufoa», alegia, gas toxiko bat dena arnasteagatik.
Elkarretaratzean gogorarazi zuen antzeko zerbait gertatu zela 2020an inguru berean, emaitza berarekin: bi hildako. Lanpostu bakoitzeko upeltegiek egiten dituzten arrisku-ebaluazioak ere aipatu zituen, prebentzio-zerbitzuei eskatzeko prebentzio-neurriak «balia ditzatela».
Horrez gain, Foru Aldundiari eta erakundeei eskatu zien «behingoz inplika daitezela Arabako Errioxako eredu jasangarri baten alde», eskualdeko eskaerei eta beharrei erantzuteko.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
