ARABA EUSKARAZ: OIONI SO, «MUGAEZIN»
Ekainaren 16an izango da 2024ko edizioa, beste urte batez Olarizun. Oiongo San Bizente ikastolari laguntzeko jaia izango da.

«Mugarik gabe eta mugaezin irudikatzen dugulako gure hizkuntza», “Mugaezin” aukeratu dute datorren urteko Araba Euskarazen leloa. Arabako Errioxan euskararen erabilera aldarrikatzeko, erabilera eremuak zabaltzeko eta Oiongo San Bizente ikastolari laguntzeko egingo dute ekainaren 16n, Olarizun (aurreko bi urteetan bezalaxe). Atzoko aurkezpenean azaldu zutenez, hilabeteotan herrialdeko zortzi ikastolak elkarlanean aritu dira: «Azken bi ekitaldietan abiatu dugun ereduari jarraipena emango diogu, auzolana eta elkarlana ardatz hartuta, eskuz esku, buruz buru, gure jakintza elkarbanatuz, gure harremana aberastuz». 2024ko Araba Euskarazekin, lehenik eta behin, 1976an sortutako San Bizente ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera eman nahi dute. Eta horrez gainera, Arabako Errioxan «ikastolek euskararen alde egiten dugun lana ikusarazi nahi dugu: bertoko neska-mutikoak euskalduntzen ditugu eta, horiekin batera, baita hainbat nafar, errioxar eta urrunagotik etorri berriak ere». Logoari dagokionez, infinituaren ideian inspiratuta dagoela argitu zuten, eta Arabako zortzi ikastolen arteko lankidetza sinbolizatu nahi du.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
