PILOTA
Aldabek 27 urterekin debuta egingo du

Joseba Aldabe atzelari igantziarrak Asperekin debuta egingo du datorren abenduaren 8an Donostiako Atano III.ean. Nafarra afizionatuetan maila bikaina ematen ari bada ere, bere jauziak badu ezustekotik, pilotariak 27 urte bete baitzituen maiatzean, eta gero eta gazteago debutatzeko garai hauetan salbuespen bat suposatzen duelako.
Azkenaldi luzean Fernando Goñi aipatu izan da berandu debutatu zutenen arteko adibide gisa, eta Zubirikoak 25 urte berritan eman zuen jauzia. Fitxaketa honekin Aspek 22 pilotari izango ditu, eta Aldabe baino gazteagoak hamabi.

Mundo
«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

Temas del día
A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

Temas del día
«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Temas del día
Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas

Temas del día