Itzultzaile automatikO ahosduna hemen da
Elhuyarren itzultzaile automatiko neuronalari TTS teknologia txertatu diote. Hala, entzun egin daitezke proposatzen dituen itzulpenak.

Elhuyarrek aditzera eman duenez, TTS teknologia txertatu ondoren, testu bat itzultzeko eskatzeaz gain, irakurtzeko agindu dakioke bere itzultzaileari, Elia izenekoari. Elhuyarrek garatutako ahots sintetiko neuronaletan entzun ahal izango da proposatzen duen itzulpena. Horretarako, aski da bozgorailuaren irudia duen botoia sakatzea eta ahots bat aukeratzea (emakumezkoa ala gizonezkoa), eta esaldiz esaldi urdinez nabarmenduta ikusiko da entzuten den esaldia. Itzulpenen kasuan bezala, sei hizkuntzatako ahotsak integratuta dauzka. Funtzionalitate berria webgunean erabilgarri dago oraingoz. Nolanahi dela, laster mugikorretako eta mahaigaineko aplikazioetan ere erabili ahal izango da. Horrez gain, Telegram aldibereko mezularitza aplikazioan txertatu da Elia. Gisa honetan, itzultzaileak eskaintzen dituen sei hizkuntzetako edozeinetara itzul daitezke Telegram bidez jasotzen diren mezuak. Elia itzultzaileak lau urte bete ditu, eta tarte horretan bere funtzionalitate eta aukerak ugaritu egin dira. Honenbestez, erabilera datuek gora egin dute: 2022an baino %33 bisita gehiago jaso ditu webguneak aurten, eta erabiltzaile kopurua %12 hazi da.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
