EBk merkataritza-trukean desoreka handia dagoela esan dio Txinari
Pekingo goi-bileraren bezperan, Europar Batasunak (EB) Txinari ohartarazi dio merkataritza- trukean desoreka galanta dagoela. Egoerari aurre egiteko «irtenbide negoziatuak» nahi dituela esan zuen. Txina ere elkarrizketaren alde azaldu da.

«Europako agintariek ez dute onartuko merkataritza-desoreka gure harremanean», esan zuen Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak, AFPri emandako elkarrizketa batean, European Newsroom hainbat agentzia europar biltzen dituen erakundearen izenean.
EBk ia 400.000 milioi euroko defizit komertziala du Txinarekiko trukean. «Gure merkatua babesteko tresnak baditugu», ohartarazi zuen Von der Leienek. «Desoreka hori bikoiztu egin da azken bi urteetan».
Esandakoa azaltzeko adibide argia jarri zuen: «Txinatik Europako eremura iristen diren hiru edukiontzietatik bi hutsik itzultzen dira».
Adierazpen horiei erantzunez, Txinak ukatu egin zuen EBrekiko superabit komertziala bilatzen duela, eta elkarrizketa eskatu zuen desadostasunak konpontzeko.
Wang Wenbin Txinako Kanpo Arazoetako Ministerioko eledunak azaldu zuenez, bere herrialdeak «kanporako irekiera handiagoa sustatzen du, nazioarteko inportazio-azokak antolatuz eta hornikuntza-kate globalak sustatuz». Txina eta EBren arteko merkataritzaren egungo egoera «nazioarteko ingurune ekonomikoa, munduko merkataritzaren baldintzak eta bi aldeen industria-egitura» bezalako faktoreen «konbinazioaren emaitza» dela adierazi zuen.
Wangek azpimarratu zuen Txina bazkide «fidagarria eta ezinbestekoa» dela Europar Batasunarentzat, «bai Europak dituen arazo nabarmenei aurre egiteko, bai erronka globalei eraginkortasunez aurre egiteko».

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
