Beste hamar greba egunera deitu dituzte itunpeko ikastetxeak
Ohar baten bitartez, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek hamar greba egun gehiago egitera deitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gizarte ekimeneko ikastetxeak. Urtarrilaren 17, 18, 23, 24 eta 25ean eta otsailaren 6, 7, 8, 19 eta 20an izango dira lanuzte egunak.
Greba hauen helburua 2021eko abendutik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea da. Sindikatu deitzaileek nabarmendu dute «onartezina» dela, abenduko bost greba egunen jarraipen zabalaren ondoren, «mahairik deitu gabe eta proposamenik egin gabe jarraitzea Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronal nagusiek».
Sindikatuek «adostasunetara iristeko borondatea eta prestutasuna» dutela adierazi eta patronalei eskatu diete «arduraz jokatzeko eta lan hitzarmena berritzea ahalbidetuko duten edukiak eta proposamenak egiteko».

La Ertzaintza apalea y detiene en Loiu a los miembros de la Flotilla

Zupiria diluye la autocrítica cargando contra los aporreados en Loiu

Miembros de la Flotilla denuncian impunidad y complicidad con Israel
Nadie en el mundo puede entender la carga de la Ertzaintza
