GHEk kaltetutako Gipuzkoako abeltzainentzat 1,1 milioi euro
Gipuzkoako Aldundiak 1,1 milioi euro bideratuko ditu abeltzainen sektorera, GHEk eragindako kalteak konpentsatzeko. Laguntzak bi konpentsazio lerro ditu: heriotzarengatik konpentsazioa, eta gaixotasuna osatu eta ondorioak gainditzekoa.

Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoak (GHE) jotako abeltzaintza sektorerako aparteko laguntzetara 1,1 milioi euro bideratuko ditu Gipuzkoako Aldundiak. Hasierako deialdian aurreikusitako zenbatekoa 400.000 eurokoa bazen ere, jasotako eskaeren kopuruak nabarmen gainditu zuen zenbatekoa. Horrenbestez, Diputatuen Kontseiluak 710.000 euroko gastu gehigarria onartu zuen. Eider Mendoza ahaldun nagusiak Larraulgo Larrola baserrira egindako bisitan adierazi zuen neurri horrek aukera emango diela jaso dituzten eskaera guztiei erantzuteko.
Mendozak azaldu zuen laguntza horien helburua behi azienda duten baserritarrei laguntzea dela, GHEk eragindako krisiaren ondorioz ustiategiek jasaten dituzten zailtasun sozioekonomikoak arintzeko. Kontatu zuenez, krisi horren ondorioz, animalia errendimenduak murriztu egin dira, eta osasun tratamenduaren eta arretaren kostuek eta heriotza tasek gora egin dute.
LAGUNTZA GEHIAGO
Deialdiak bi konpentsazio lerro dituela ohartarazi zuen: «Bat, animalien heriotzarengatik konpentsatzeko; bestea, gaixotasuna gaindituta, haien ekoizpen edo ugalketa egoeran izandako ondorioengatik konpentsatzeko». Laguntzen lehen lerroak 600 abelburu baino gehiagoren galerari erantzungo dio; bigarren lerroak, 3.000 buru baino gehiagori. Etorkizunean «konfiantza» dutela esan zuten, eta legegintzaldi honetan «baserritarren errentagarritasuna, lehiakortasuna eta bizi baldintzak hobetzea» izango dutela helburu.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
