David GRAY AFP
KLIK

Argi izpien itsutasunetik joko-zelaiak argiztatzera

Zenbait orduz ilunpetan egon ostean, argi izpiek nolabaiteko itsutasuna eragiten dute begietan, denbora batez argiaren bila ibili diren ninietan. Halaxe dago irudian Adrian Mannarino tenislaria, Melbourneko Rod Laver Arenan, Australiako Irekia noiz argiztatuko duten zain. Argi izpiek -eguzkiarenak zein fokuenak- igandean hartuko dituzte joko-zelai guztiak. Urteko lehen txapelketa handia jokatuko da hilaren 28ra bitartean, eta Novak Djokovicek garaipena defendatuko du. 25. Grand Slama irabaztea izango du jomuga serbiarrak.