Patxi BELTZAIZ
KLIK

Maskaraden lehen emanaldia, Pagolan

Pagolarrak estreinako aldiz ibiliko dira Zuberoako maskaradak egiten. Prestakuntza zorrotz eta luze batzuen ondoren, igandean lehenengo emanaldia egin zuten eguraldi onaren laguntzaz. 12 eta 32 urte bitarteko 35 gaztek denera hamabost emanaldi eskainiko dituzte urteko lehen lau hilabeteetan. Horrez gain, berrikuntza batekin hartu dute plaza pagolarrek: aurreneko aldiz pertsonaia nagusia, Kabanaren papera, emazte batek antzezten du, Ainara Aguerre Lacok. 40 urteko hutsunearen ondotik berreskuratu zuten pastorala 2019an, eta aurten, zorionez, maskarada.