Lan istripuak saihestearren, joan-etorriak murriztu
Lan istripuen ondorioz Nafarroan hiltzen diren beharginen kopuru handi bat errepidean hiltzen da. LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek neurriak eskatu dizkiote nafar Gobernuari, hala nola etxetik lan egin ahal izatea edo zerbitzu zentralizazioa desegitea.

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek Nafarroan pairatzen diren lan ezbeharren tasa salatu zuten, eta Gobernuari eskatu zioten joan-etorrien kopurua murrizteko, errepidean langileak hiltzea saiheste aldera. Urtarrilaren 10etik 17ra lau langile hil ziren Nafarroan, eta horietako hiru, errepidean.
Aipatu sindikatuetako bozeramaileek prentsaurrekoa egin zuten Iruñean, lan istripu asko errepidean gertatzen direla ohartarazteko, eta, arriskuak aipatzeaz gain, irtenbideak proposatu zizkieten patronalari eta Nafarroako Gobernuari.
JOERA ILUN BAT
Gogora ekarri zuten 2021ean «joera ilun bat» adierazi zutela sindikatuek, auto istripuz hiltzen ziren langileak zirela-eta. Urte hartan 20 langile hil ziren Nafarroan, eta erdiak errepidean galdu zuen bizia.
Sindikatuen ustez, hainbat arrisku faktore daude, hala nola «zerbitzuen zentralizazio nabarmena Iruñean, erabaki politiko jakin batzuen ondoriozko despopulazioa edo langileek egin behar duten kilometro kopuru handia».
Istripuak saihestearren, sindikatuek mugikortasuna murrizteko neurriak proposatu zituzten atzoko agerraldian, hala nola etxetik astean bi egunez lan egin ahal izatea, edo garraio publikorako laguntzak bezalako neurriak barne hartzen dituzten mugikortasun planak.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
