Azterketak euskaraz, Korrikaren omendua
Baxoa eta brebeta euskaraz egiteko aukera defendatzen duen kolektiboa, Azterketak Euskaraz, omendu zuen, atzo, Korrikak.

Ipar Euskal Herrian baxo eta brebeta azterketak euskaraz egiteko aukera izatea aldarrikatzen duen Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu zuen Korrikak, atzo. Biek euskararen aldeko aldarria partekatzen dutelako eta ikasleen egoeraren «bozgorailu» izateko helburuarekin egin zuten.
Korrikako arduradun Ane Elordik ekitaldian aipatu zuenez, aitortza honekin «Euskal Herri zabalean, eta hemendik kanpo ere, mundu guztiak jakin dezala gazte hauek, egun, ezin dutela ikasketen zati garrantzitsu hori beren hizkuntzan egin; eta, bidegabekeria horien aurrean, pausoak ematen jarraituko dutela».
Lander Garrok zuzendutako “Oihaletxea” dokumentala ere aurkeztu zuten, zeinak Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen dituen.
Seaskako lehendakari Peio Jorajuriak “Bizkarsoro” filma (Josu martinez, 2023) aipatu eta bertan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egunero bizi den errealitatea agertzen dela esan zuen: «XXI. mendean, Euskal Herria herri ukatua da; euskara, zangopilatua».
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
