Lanik gabe dauden gazteen %72k aurten lana aurkituko dutela uste dute

“Aurrera Begira - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak” izenburuko ikerketaren emaitzak aurkeztu zituzten atzo, Bilbon. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen egoeraren eta euren pertzepzioaren inguruan 10 adierazleren baitan egiten den ikerketa da. Iazkoak baino baikorragoak dira aurtengo emaitzak, aurkezpenean Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2023 Agendaren idazkari nagusiak esan zuenez.
Bizi dugun unearen inguruko balorazioa hiru puntu igo da iazko urtearekiko; 2023an 65 puntukoa zen egoera pertsonalaren puntuazioa (100 puntutik); zehazki, 5 urtetik 19 artekoek baloratzen dute ondoen egungo egoera.
Asebetetze pertsonalaren indizea ere puntu bat igo da iazkoaren aldean, 100 puntutik 71ra ailegatuta. Adierazle honek dituen hamaika esparruen artean, familia baloratu da ondoen, 83 puntu, eta erabilgarri duten diruak jaso du emaitzarik apalena, 60.
Lan esparruari begiratuta, itxaropentsu ageri dira gazteak. Izan ere, urtebeteko epean nabarmen jaitsi da lana galtzeko edo enplegua prekarizatzeko beldurra. Eta lanik gabe dauden gazteen %72k 2024an lana aurkituko dutela uste dute. Horietatik %80k beren prestakuntzarekin lotutakoa izango dela uste dute; inoizko portzentajerik altuenera iritsi da adierazle hau.
«Ezinbestean emigratu» behar izango dutenen aurreikuspena puntu bat jaitsi da iazko datuekiko, %9an kokatuz; 2013an, esaterako, %16koa zen. Emantzipazioari dagokionez ere baikorragoa da emaitza, eta %43k uste dute urtebetean emantzipatu ahalko direla.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
