Gorka Urbizu, zuzenean Naiz-en
GARAren 25. urteurrena ospatzeko, Urbizuk «Hasiera bat» bakarkako lana aurkeztuko du NAIZen, zuzenean, 16.30etik aurrera.

GARA egunkariaren 25. urteurrena ospatzeko, Gorka Urbizuk bere bakarkako diskoa, ‘Hasiera bat’ aurkeztuko du, NAIZ Irratiko kazetari Iker Gurrutxagak egingo dion elkarrizketa musikatuaren bidez. Hau, gainera, NAIZen streaming bidez jarraitu ahal izango da gaur, 16.30etik aurrera. Ordubete inguruko iraupena izango du saioak. Segidan, GARAren urteurrenaren ekitaldien baitan, erredakzioaren inaugurazioa izango da, 18.30etik aurrera, hainbat gonbidaturekin. Ongietorri koktel baten ondotik, erredakzioa eta NAIZ Irratiaren estudio berriak ezagutu ahalko dituzte, kazetarien eskutik, ekitaldiari ekin baino lehen. Hau amaiturik, jatekoak, edatekoak eta musika ere izango dira Gipuzkoako hiriburuan GARAk duen erredakzio nagusian. Urteurren eguna, ordea, lehenago hasiko da, NAIZ Irratiak programazio berezia prestatu baitu astearte honetarako. 07.00etan hasi eta 10.00ak arte, galdera honi erantzuteaz arduratuko dira: «Nola egiten da GARA egunkaria?». Bertatik mintzatuko dira proiektu hau posible egiten duten zenbait kazetari, baita GARA eta NAIZeko zuzendari eta zuzendari-ohiak ere.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
