Laboral Kutxak 222 milioi irabazi ditu 2023an, %48 gehiago
Zergak ordaindu ondoren, Laboral Kutxak 222,7 milioiko irabazi bateratuarekin itxi du 2023a -kooperatibaren gizarte-ekintzako funtsak bideratu aurretik-, aurreko urtean baino %47,99 gehiago.
Horrek, aldi berean, baliabide propioen gaineko errentagarritasuna (ROE) %10,78ra igo du.
Laboral Kutxak azpimarratu du aurten ere bere merkatuko erakunderik kaudimendunena izaten jarraitzen duela, %23,85eko CET1 kapital ratioarekin. Bestalde, hipoteka maileguen bolumen formalizatua %37,4 handitu da, eta enpresetara bideratutako maileguena, %6,8.
Emaitza horiek bere posizio «sendoa» berresten dutela nabarmendu dute.
Epe finkoko gordailuen bolumena %130 hazi da; inbertsio funtsen ondarea, berriz, %35,73, eta aurreikuspen erakundeena eta pentsio planena, %9,10.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
