Elikadura nahasmendua artatzeko bi unitate, Gasteiz eta Galdakaon
Osakidetzak elikadura portaeraren nahasmendua artatzeko beste bi unitate espezifiko irekiko ditu Galdakao eta Gasteizko Santiago ospitaleetan, eta haur eta gazteentzat eguneko ospitale bat Donostian. Azken hau astelehenetik martxan dago, San Juan de Dios erietxean.
Unitateak martxoan abiatuko dituzte. Bakoitzak 6 lanpostu izango ditu (12, guztira) eta antzeko plantilla izango dute: psikiatra bat, psikologo kliniko bat, osasun mentaleko lau erizain eta osasun mentaleko lau erizain laguntzaile.
Haur eta gazteentzako eguneko ospitalea San Juan de Dios ospitalean dago, EAEko Osasun Mentaleko Sarearen barruan, eta astelehenetik artatzen ditu Osakidetzako pazienteak. Psikiatra bat, psikologo bat, erizain bat, lanerako terapeuta bat eta bi erizain laguntzaile ditu.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
