Greba «arrakastatsuan» Amazonen«axolagabekeria» salatu du LABek
Amazonen atzo egin zen greba eguna «oso positibotzat» jo zuen LAB sindikatuak. Parte hartzea erabatekoa izan zela nabarmendu zuen, arduradun gehienak lanera sartu baziren ere. Bestalde, enpresak langileen asmoei «jaramonik egiten ez diela» salatu zuen.

Trapagarango Amazonen biltegian greba eguna izan zuten atzo. LAB sindikatuak erabateko parte hartzea nabarmendu zuen eta eguna arrakastatsutzat jo zuen, balorazio «oso positiboa» eginez. Plantilla finkoko arduradun gehienak lanera sartu zirela esan zuen, «baina kontuan izan behar da arduradunek ez dutela pakete bat bera ere ukitzen; beraz, oinarrizko langileek ez badute lan egiten, Amazoneko operatibo guztia ez da ateratzen».
LABek ohar batean azaldu zuen hori, enpresak ez diola plantillari «ezer eskaini» adieraziz. Gainera, hiru langileri hiru zigor gutun eman dizkietela salatu zuen. «Hau da Amazonek negoziaziotzat ulertzen duena. Negoziazioa beldurrean eta mehatxuan oinarritu nahi dute, baina langileak inoiz baino elkartuago daude eta ez dute amore emateko asmorik xantaien aurrean», esan zuen. Abenduan bost eguneko greba egin zuten, ELAk eta LABek deituta.
Gaurkoa ere greba eguna izango da, «prekaritatearen aurka eta lan zentro seguru batean lan egin ahal izateko». Honakoak dira Amazonekin negoziatu beharrekoak: KPIari lotutako soldata, jai egunak, larunbat eta igandeetako plusa lortzea, gaueko lanaldia, oporrak, antzinatasuna, garraioko gastuak, malgutasuna, laneko segurtasuna eta azpikontratatutako enpresentzako subrogazioa, besteak beste.
LABek beste greba egun baterako deialdia du gaurko, baina, «enpresaren jarrera mugiezina ikusita, ez dira azken mobilizazioak izango, langileen lan baldintzak hobetzeko», deitoratu zuen sindikatuak atzoko oharrean.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
