«Feminista katolikoek» ahotsa eta botoa eskatu dute Elizan
Atzo, Martxoaren 8aren aurreko igandean, emakumea «baztertuta eta isilduta» dagoela salatu zuten

Kolore morea agertu zen atzo Donostiako Artzain Onaren katedralean. Emakume talde batek Eliza katolikoan «hitza eta botoa» izatea eskatu zuen. Antzeko ekitaldiak deituta zeuden Bilbo, Iruñea eta Gasteizen.
Elizako Emakumeen Erreboltako “feminista katolikoek” elkarretaratzeak deitu zituzten atzoko Espainiako Estatuko hainbat hiritan; horien artean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Donostian, Artzain Onaren katedralaren aurrean, egindakoaren berri izan zuen GARAk. 40 bat lagun elkartu ziren, gehienak emakumeak. Antzeko kontzentrazioak aurreikusita zeuden Hegoaldeko beste hiru euskal hiriburuetan.
Donostiako kontzentrazioan “Emakumeen aldarria - Gipuzkoa” sinadurarekin zabaldutako pankartak “Berdintasuna egia bihurtu arte” leloa nabarmentzen zuen, eta gaztelaniazko bertsioa modu diskretuagoan jasotzen zuen: “Hasta que la igualdad se haga costumbre”, “Revuelta de Mujeres en la Iglesia” sinadurapean.
Euskal hiriburuetan ez ezik, Estatu espainoleko beste 22 hiritan ere elkarretaratzeak deituak ziren, Martxoaren 8aren aurreko igandea zelako.
Kontzentrazioen helburua Elizari «hitza eta botoa» eskatzea zen, eta emakumeen aurkako abusuak salatzea, «baztertuta, isilduta, ikusezin bihurtuta eta zalantzan» baitaude. «Denok elkarrekin aritzeko» eliza eskatu zuten.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
