Glaziar artifiziala, ardiek ura edateko
Abereei edaten emateko eta sailak ureztatzeko ur nahikoa izateko, glaziar artifizialak egin dituzte abeltzainek Kirgizistanen.

Kirgizistango Tian Xan mendigunean, abeltzainek izotzezko muino artifizial batzuk sortu dituzte lehorte errepikakorren aurrean erreserba izateko. «Orain ez dugu arazorik izango urarekin», esan du abeltzainetako batek miniglaziarren alboan. Erkinbek Kaldanovek, iazko ezohiko bero handiaren ondoren bere ardiengatik kezkatuta, uste du aurten ez dela hain zaila izango, «glaziar artifiziala urtzen denean, ura egongo baita ganaduari edaten emateko eta Sin-Taxeko barrutiko lurrak ureztatzeko». Izotzezko muino txiki hori altxatzeko, udazkenean bi astez aritu ziren lanean herritar guztiak; ahalegin hori ez zen beharrezkoa izango, Asia erdialdeko glaziar naturalak klima-aldaketaren eraginpean pixkanaka desagertzen ari ez balira. Izan ere, glaziarrak dira eskualdeko ur-baliabide nagusia. «Izotz muino hauekin gure helburu nagusia abereei ura ematea da, Sin-Taxeko komunitateetako 8.400 biztanleetatik gehienak nekazariak edo abeltzainak baitira», azaldu du Maksat Dzholdshev bertako agintariak. Iturria urez hornitzeaz gain, glaziarrak giro-tenperatura jaisten ere laguntzen du, agintariek azaldu dutenaren arabera.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
