Yala Nafarroa plataformak deituta, jendetza bildu zen Iruñean Gazarako diru bilketan

Musika lagun, jendetza bildu zen atzo Iruñeko Sarasate pasealekuan. Yala Nafarroa plataformak deituta eta “Bi ordu Palestinaren alde” leloa aldarri hartuta, dirua bildu zen Palestinan lan egiten duten bi elkarteri bideratzeko.
Al-Haq, Al-Mezan Center eta Giza Eskubideen Aldeko Palestinako Zentroak, alde batetik, eta Palestinako Emakumeen Batzordeen Batasunak, bestetik, jasoko dute diru hori. Lehenek «laguntza behar dute Israel gerra eta gizateriaren aurkako krimenak ikertu eta Benjamin Netanyahu nazioarteko auzitegietara eramateko». Bigarrena, aldiz, ura, janaria eta arropa helarazten ari da, besteak beste, Gazara.
Ekimenarekin bat egin zuten oholtzara igo ziren El Drogas, Kerobia, Eztitan, La Chula Potra, Madafack, Kai Etxaniz, Mielotxin, Burutik eta Alaitz institutuko ikasle talde batek.
ELKARTASUN OLATUA
Maitane Melero plataformako eledunak nabarmendu zuen «oso garrantzitsua» dela Israelgo lehen ministroa nazioartean epaitzea. «Hori egin ezean, munduan zabalduko litzatekeen mezua eta sortuko zuen aurrekaria oso larria eta arriskutsua izango litzateke»..
Mundubat elkarteko eledun Eneko Gerrikabeitiak esan zuenez, Yala plataformarekin elkarlanean jardunez, «egun hauetan Nafarroako herritar guztiak eskaintzen ari diren baliabideak bideratzen ari gara», eta nabarmendu zuen «zoragarria» dela elkartasun olatu horren lekukoa izatea.
Palestinako Emakumeen Batzordeen Batasuna egiten ari den lana gogoratu eta goratu zuen Mundubateko ordezkariak. Izan ere, «urteak daramatza umezurtzak beren kargura dituzten emakume alargunei laguntza psikosoziala ematen».

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
