Alfredo ESTRELLA AFP
KLIK

Bizitzaz blai egotetik, lehortearen ispilu izatera

Argazkian agertzen den eremu idorra, gezurra ematen duen arren, Zumpangoko urmaela da, Mexiko Hiria uholdeetatik babesteko beren-beregi sortutako urtegi erraldoia. Ehun milioi metro kubiko jaso eta 1.850 hektarea baino gehiago har ditzake. Ehunka hegazti motaren bizilekua ere bada, eta sasoi honetan bizitzaz beterik egon behar luke. Irudiak, aldiz, egoera oso bestelakoa dela erakusten du; Mexikoko iparraldea kolpatzen ari den lehorte larriaren ispilu bihurtu da Zumpango. 2003tik «babestutako eremua» da, baina ez dago sikatetik babestuko duen legerik.