Debagoienak du EAEn enpresa berritzaileen ehuneko altuena, %42
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualde guztien artean, Debagoienak du enpresa berritzaileen portzentaje altuena, %42tik gorakoa, Eustaten datuen arabera. Hiru lurralde hauen arteko batez bestekoa %35ean kokatzen da.

EAEko enpresen %35,4k ditu berrikuntzako 10 langile edo gehiago, eta Debagoiena eskualdeak du halako lantokien ehuneko handiena, (%42,1) Eustatek argitaratutako datuen arabera.
Honen atzetik, batez besteko ehunekoa gainditzen duten eskualde gehienak Gipuzkoan daude: Debabarrena (%39,7), Goierri (%38,9), Urola Kosta (%36,9), Tolosaldea (%36,7) eta Donostialdea (%36,2). Bizkaian soilik Bilbo Handiak (%35,6) gainditzen du batez besteko ehunekoa, eta Plentzia-Mungia eta Durangaldeak (%35,4) berdindu.
Lurralde bakoitzean enpresa berritzaileen portzentaje gutxiena duten eskualdeak dira, aldiz, Arabar Errioxa (Araban, %29,5), Enkarterri (Bizkaian, %32) eta Bidasoa Behea (Gipuzkoan, %34,6).
Hiriburuez den bezainbatean, Donostiako enpresen %37k du berrikuntzako 10 langile edo gehiago, Bilbon %35,7k eta Gasteizen %32,1ek.
GASTUA
Enpresek berrikuntzari eskaintzen dioten gastuari erreparatuz gero, hamar langile edo gehiago dituztenen artean, kopuru altuenak hiriburuak barne dituzten eskualdeetan aurki daitezke. Hala gertatzen da Araban eta Bizkaian: soilik Lautadan eta Bilbo Handian lurralde osoko gastu absolutuaren %90,8 eta %85,2 kontzentratzen da. Gipuzkoan sakabanatuago daude berrikuntzako enpresak: gastu osoaren erdia (%49,9) hartzen du Donostialdeak.
Araban, 444,9 milioi euroko gastu absolutuarekin, 403,0 Lautadakoak dira; Bizkaian, 1.474,4 milioiko gastuarekin, 1.255,7 Bilbo Handikoak dira.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
