BEGIRADA
Sinbolo frankistaz josita zegoen herrialdean oraindik bada zer kendu

EH Bilduk eskatuta, atzo Ana Ollo presidenteordeak Parlamentuan azaldu zuen Nafarroan 435 ikur frankista kendu dituztela legeak ezarritakoa betetzeko. 2015ean hasi zirela gogoratu zuen Ollok, eskuina gobernutik ateratzea lortu zenean. Sinbolo faxista horiek hamarkadak eman zituzten eliza, plaza, frontoi, eskola edo institutuetan; argazkikoak, bezala. Oraindik gelditzen dira batzuk, Nafarroako Justizia Jauregian epaileen solairuan dagoena, adibidez, eta, noski, Erorien Monumentua. Udalak berrekin egin dio 2019an eskuinak irabazi zuenean bertan behera gelditu zen prozedurari eta jada lehiaketa bat martxan jarria du, monumentuari beste esanahi bat emateko proiektuen artean bat hautatzeko. Frankismoak ezin baitu gure kaleetan lekurik izan.

Temas del día
«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Temas del día
Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Temas del día
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Temas del día
Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Temas del día