Aberria
Grimm anaiek kontu zaharren bildumarik ezagunenetakoa osatu zuten. Haiek jasotako ipuinak alemaniar arimaren (Geist) azalpen gisa ikusten ziren, garaiko erromantizismoaren ideiari jarraituz. Herri ipuinekin herri alemaniarraren nortasunaren goraipatzea ekarri nahi izan zuten, literatura nazional baten bilaketa gisa ulertzen omen zuten ahozkotasunetik ekarritako ipuinak. Ideia erromantiko haiek folklorearen garrantzia ekarri zioten Herri baten izaera nazionalaren eraikuntzari.
Horrek, Euskal Herrian eragin nabarmena izan du gure folklorearen ikerketan eta garapenean, eta, beraz, euskal ipuin tradizionalen bilketan, Europako herrialdeetan gertatu bezala. Guztiek erromantizismo alemaniarraren eragina izango dute ardatz, nazioaren izpirituaren oinarria herri kulturan bilatu nahian.
Euskal Herriaren nazio izaeraren aldarrikapen politikoez harago, mendeetan garatutako kulturak izango du berezitasunik nabarmenena. Euskararen aldarrikapenaz gain, belaunaldiz belaunaldi kontatu, kantatu eta dantzatu direnak osatuko dute gure imajinarioa, horrek egingo gaitu Herri. Kontu zaharrak, egungo euskal jendartearen ikuspegitik kontatzerakoan, imajinario propio horren garapenean ariko gara. Eta horrek munduaren koloreen aniztasuna aberastu baino ez du egiten. Aberri koloretsua etengabe eraikiz.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
