Nafarroako biztanleen %15,1k euskaraz daki eta %11,3k ulertzen du
Nafarroako biztanleen %15,1 euskaraz hitz egiteko gai dira eta %11,3k ulertzen dute. %73,3k ez dute ez ulertzen ez hitz egiten, Nafarroako Estatistika Institutuak atzo emandako datuen arabera. 2022koak dira. Aurreko urtearekin alderatuta, euskal hiztunen portzentajeak bi hamarren egin du gora. Ulertzen dutenena berdin mantendu da. Gizonezkoen eta emakumeen egoera berbera da.
Euskara ezagutzen duten biztanleen ehunekoa handiagoa da hezkuntza mailak gora egin ahala.
JAIOTERRIA
Jaioterria erabakigarria da euskararen ezagutzan. Horrela, «eremu euskaldunean» jaiotakoen %74,3 euskaldunak dira, eta zifra hori %2,9an geratzen da «eremu ez-euskaldunean» jaiotakoen artean. Nabarmentzekoa da, halaber, EAEn jaiotakoen %36 euskaldunak direla.
Aitzitik, eremu ez-euskaldunean jaiotakoen %86,9, beste erkidego batean jaiotakoen %92 eta atzerrian jaiotakoen %95,5 ez-euskaldunak dira.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
