Anne Carsonen «Gorriren autobiografia», euskaraz
Greziar mitologia XX. mendeko Ameriketara eraman zuen Anne Carsonek ‘‘Gorriren autobiografia’’-n. Euskaraz irakur daiteke orain.

Joxe Mari Berasategi itzultzaileak euskarara ekarri du Anne Carson idazle eta poeta kanadarraren ‘‘Autobiography of Red: A Novel in Verse’’ (1998) lana, ‘‘Gorriren autobiografia’’ izenburupean.
Heraclesen mitoan oinarritutako nobela bat da, baina XX. mendeko Ameriketara ekarria egoteak egiten du berezi, mitoaren esentzia mantenduz.
Berasategik aurkezpenean zehaztu zuen bertsio moderno hau, Estesicoro poeta grekoak egiten zuen bezala, ez dagoela Heraclesen edo jainkoen ikuspegitik kontatuta, biktimarenetik baizik.
«Autobiografiaren azpitituluan nobela erromantiko bat dela adierazten du, eta, beraz, nobela erromantiko bat denez, bihotz apurtu bat egongo da tartean. Horrela, okerreko maitasunaren giza ohitura nabarmentzen da», esan zuen Berasategik. Liburuan hizkera samurra eta urragarria erabiltzen duela gaineratu zuen, haren lirikotasuna ere azpimarratuz.
Itzulpena egitea «erronka gogorra» iruditu zaio Berasategiri, baina emaitza «gozamen handiko irakurgaia» izan dela uste du.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
